ERREZETAK

1. ARIKETA: Atal honetan errezeta bana idatziko dituzue, baina idazten hasi aurretik, hemen dituzuen lau errezeta hauek begiratu, irakurri eta aztertuko dituzue. Aztertzean ikusten duzuena zuen koadernoan idatziko duzue:
Fijatu zelan dauden errezetak idatzita, eta jaso zure koadernoan:
- Zein atal izan behar ditu errezeta batek?
- Zein hitz erabiliko dituzu errezeta egiteko urratsak ordenatzeko?
  




2. ARIKETA: Errezeta idazten hasiko gara. 
Baina, ezer idatzi aurretik, gidoia egingo dugu. Beraz, zure koadernoan, egingo duzun errezetaren gidoia idatzi esazu: 
- Informazioa nola antolatuko duzun pentsatu, nola antolatuko dituzu errezetaren atalak?
- Egingo duzun errezeta erabaki eta errezeta egiteko urratsak ondo ulertu eta ordenatu.
- Erabiliko dituzun osagaiak zeintzuk izango diren zerrendtu.
- Errezeta egiteko beharko dituzun tresnak identifikatu eta zerrendatu.

Ondoren, errezeta idazten has zaitezke! Animo eta ekin lanari!

HEMEN GURE LANAK!



No hay comentarios:

Publicar un comentario