Kaixo 5.Ako ikasleak!
Hizkuntzako Blog honetan, taldean lan egiteko ariketa ezberdinak aurkituko dituzue, Klasean 6 talde zaretenez, 6 ariketa mota ezberdin proposatzen dizkizuegu. Talde bakoitzak ariketa bat egingo du bi astetan zehar gutxi gora behera. Lanak amaitzean, taldeak trukatu eta talde bakoitzak beste ariketa ezberdin bat egingo du.
Ondorengoak dira hiru hilabete honetan landuko ditugun ariketak:
- Antzerkia
- Saki-naski (ipuinak)
- Bideo albiste laburrak
- Marrazki kontalariak
- Errezetak
- Jolasen azalpenak
Horretaz gain, txandaka, talde guztiek, egun batzuetan gramatika landuko duzue, gramatika ez duzue ordenagailuaren bidez landuko, fotokopia eta koadernoaren bitartez baizik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario